Ikastolako haurrek egindako jolastokien maketak ikus daitezke Topalekuan

Ikastolako haurrek egindako jolastokien maketak ikus daitezke Topalekuan
2021/06/10 eta kitto!
Aurreko asteaz geroztik ikus daitezke Juan Antonio Mogel ikastolako ikasleek egindako maketak Topalekuan, “Jolastokien eraldaketan murgilduta” izeneko erakusketan. Zapatuan itxiko dituzte ateak, baina haurrek marrazki eta maketetan irudikatu dituzten jolastokiak nolakoak diren ikusi nahi baduzue, oraindik baduzue horretarako aukera, 18:00etatik 20:00etara bitartean bisitan joan nahi dutenentzat zabalduko dute eta.

Ikasturtean zehar klasean landutakoaren emaitza jendeak ikus dezan, ilusio handiarekin prestatu dute erakusketa. Ikastetxetik azaldu dutenez, “irailean hasi genuen ibilbidetxo hau. Ikasturte hasieran haurrak xaxatu genituen eta beraien ametsetako jolastokia irudikatu zezaten eskatu genien. Banan-banaka marrazkiak egin, beraien artean hitz egin, taldeka adostu eta ... azken finean, ametsak egia bihur zitezkeela sinestu. Helburua, gure jolastokiak poliki-poliki eraldatzen joatea da”. Eskolako ikasle guztiak, 1. mailatik 6. mailara bitartekoak, plastikako irakasleen laguntzarekin, “proiektu txiki-erraldoi” honetan murgilduta ibili dira.

[foogallery id="110029"]