Imanol Jazz omenaldi kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak zapatuan

Imanol Jazz omenaldi kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak zapatuan
2022/04/29 09:06
eta kitto!
Bihar (apirilak 30) 20:00etan, Coliseo antzokian, Imanol Larzabalen kantuekin gozatzeko aukera paregabea egongo da Imanol Jazz omenaldi-kontzertuan. Iñaki Salvadorrek, hamaika kontzertutan Imanolekin batera aritu zen piano-joleak, Karlos Giménez, kantautorearen piano-jole leialena izandakoarekin batera joko du, Petti eta Ainara Ortegaren ahotsekin lagunduta. Bi ahots, bi piano, lau mundu elkartuta, maitasunez, alaitasunez eta ilusioz aukeratutako errepertorio bat berpizteko. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelaren deskontuarekin).