Indalecio Ojanguren lehiaketako argazkiak eta Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa ikus daitezke Portalean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Indalecio Ojanguren lehiaketako argazkiak eta Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa ikus daitezke Portalean
ETA KITTO 2021, Aza 04

Aurreko barixakuan zabaldu zuten Portalean Indalecio Ojanguren XXXIV. Argazki Lehiaketako lanen erakusketa eta ekitaldian banatu zituzten aurtengo sariak, bertaratu ziren irabazleen artean. Azaroaren 21era arte zabalik egongo den erakusketan edizio honetako argazki guztiak ikusteko aukera egongo da, sarituak izan ala ez.

Erakusketa-aretoko ateak ohiko ordutegian, martitzenetik domekara zabalduko dituzte, 18:30etik 20:30era. Argazkiekin batera, bigarren erakusketa bat ikus daiteke: aurreko asteaz geroztik zabalik dagoen Euskal Akuarelarien Elkarteko kideen lanak biltzen dituena. Hau ere hilaren 21era arte egongo da ikusteko moduan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »