‘Ipar basatia’ dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua bihar Coliseo antzokian

‘Ipar basatia’ dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua bihar Coliseo antzokian
2023/04/24 eta kitto!
Al Borde Films eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteak sortutako ‘Ipar basatia’ dokumentala emango dute bihar, 18:30ean, Coliseo antzokian. Gainera, ikustaldiaren ondoren, mahai-ingurua egingo da dokumentalean lantzen den gaiaren inguruan hausnartzeko. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Dokumentalak gerra dela-eta ihes egin zuten eta gaur babesleku bila dabiltzan pertsonen erbestealdiaz egiten du berba, besteak beste, eta Irun-Hendaia eta Mexiko-AEB mugetan kokatzen da. Horrez gain, migratzaileen eta euren bidelagun diren elkarteen berbak eta esperientziak jasotzen ditu.