Iparragirreren omenezko kontzertua emango dute txistulariek domekan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Iparragirreren omenezko kontzertua emango dute txistulariek domekan
ETA KITTO 2020, Urr 17

Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du domekan, Untzagako arkupeetan, 12:30ean. Esan dutenez, “egitarau aberatsa izango dugu (kalejirak, ezpata dantzak…) baina, batez ere, omenaldia egin nahi diogu Jose Maria Iparragirreri, bere jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen delako aurten”. Hori dela eta, Urretxun jaio zen olerkari, musikagile eta abeslariaren doinuak joko dituzte. Bestalde, kontzertu berezi honetan metalezko instrumentuen laguntza izango dute txistulariek: Unai Cabanzon eta Danel Montero tronpetarekin arituko dira eta Iñaki Orbegozo, berriz, tronparekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »