Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte

Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte
2023/05/11 15:17
eta kitto!
Martitzenean eman zuen epaimahaiak aurtengo Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako ebazpena. Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak 29. edizioa bete du aurten. Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Udai Mallagaray (San Andres); LH3-4 mailan Iñigo Carrion (Aldatze); LH5-6 mailan Malen Vega (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan June Paguey (La Salle Azitain), eta DBH 3-4 mailan Jone Alcalde (La Salle Azitain).

Sari-banaketa hurrengo martitzenean, maiatzak 16, egingo da Coliseon estreinakoz. Goizeko 10:00etan hasiko da ekitaldia eta ordubeteko iraupena izango du. Sariak banatzeaz gain Tor magoak ikuskizuna eskainiko du eta streaming bitartez ikusteko aukera izango da.