Irailean zabalduko dute Indalecio Ojanguren lehiaketan parte hartzeko epea

Irailean zabalduko dute Indalecio Ojanguren lehiaketan parte hartzeko epea
2021/07/20 eta kitto!
Eibarko Udalak eta Klub Deportiboak irailaren 1etik 30era arte lagako dute zabalik XXXIV. Indalecio Ojanguren lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa 009/2021 Argizaiola lehiaketaren sailkapenerako baliagarria da (Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioaren Sariak Euskal Herriko argazkilariei).

Baldintzei dagiokionez, ehienez hiru argazki zuri-beltzean eta hiru koloretan aurkeztu daitezke parte-hartzaile bakoitzeko, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak- Bestetik, lanak 40 x 50 cm-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm-koak izan beharko dira.

Epaimahaia argazkigintzan ospe handia duten hiru lagunek osatuko dute eta urriaren 9an erabakiko dute zeintzuk diren argazki eta bilduma sarituak. Sari-banaketa urriaren 29an egingo da eta egun horretatik azaroaren 21era argazki-erakusketa egingo da Portalean.

Sariei dagokienez, ‘Argazki bilduma onenaren ohorezko sariak’ 500 euro, garaikurra eta Portalean erakusketa egiteko aukera jasoko ditu; lau ‘Indalecio Ojanguren’ emango dira eta bakoitzak 125 euro jasoko ditu; ‘Euskal Herriko sariak’ atalean lehenengoak 125 euro jasoko ditu, bigarrenak 110 euro eta hirugarrenak 100 euro; eta 8 eta 16 urte arteko parte-hartzaile onenak 100 euro eskuratuko ditu argazkigintza materialetan.