Iraupen luzeko “Babylon” eta “Al descubierto” pelikulak Coliseoko asteburuko karteldegian

Iraupen luzeko “Babylon” eta “Al descubierto” pelikulak Coliseoko asteburuko karteldegian
2023/01/26 eta kitto!
Aurreko asteburuan eman zuten Maggie Perenen “El falsificador de pasaportes” filmarekin batera, Maria Schraeder-en “Al descubierto” eta Damien Chazelle-ren “Babylon” pelikulek osatuko dute asteburu honetako karteldegia.

Drama eta komediaren artean mugitzen den azken film horren iraupenak, gainera, saioen ordutegietan hainbat aldaketa egitera behartzen du. Hiru ordutik gorako “Babylon”-ek zinea zine barnean islatzen du, 20. hamarkadako urteetan girotuta eta Margot Robbie, Brad Pitt eta Diego Calva protagonista nagusien paperetan.

Maria Schraeder-en “Al descubierto” egiazko gertakarietan dago oinarrituta eta kazetaritza eta sexu abusuen inguruan dihardu. Zoe Kazan, Patricia Clarkson eta Carey Mulligan dira 130 minutu irauten duen pelikulako aktore nagusienak. Asteburu honetako umeentzako filma, bestalde, Toby Genkel-en “El asombroso Maurice” da, batez ere katuak bihurtuz animaziozko lan horretako protagonista.

Zapatuan zein domekan ohiko ordutegian, 17:00etan, eskainiko dira bi emanaldiak.