Itoiz taldeak 1982ko Sanandresetan Astelena frontoian eman zuen kontzertuaren bideoa berreskuratu du Udal Artxiboak

Itoiz taldeak 1982ko Sanandresetan Astelena frontoian eman zuen kontzertuaren bideoa berreskuratu du Udal Artxiboak
2020/11/19 09:36
eta kitto!
Eibarko Udal Artxiboak 1982an Itoiz taldeak Astelena frontoian eman zuen kontzertuaren grabazioa berreskuratu eta online ipini du, nahi duenak ikusteko moduan. Rock talde mitikoak urte horretako San Andres jaien barruan eman zuen kontzertuan “Alkolea” disko berria aurkeztu zuen eta bideoan taldearen kanta ezagunetako bi entzun eta ikus ditzakegu: Beheko Plaza eta Marilyn: sagardotegia eta jazzmana.

https://youtu.be/g2Q9ueZelLI