Izaro abeslariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 23an Coliseoan

Izaro abeslariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 23an Coliseoan
2020/02/11 eta kitto!
Izaro Andres musikari mallabitarra maiatzaren 23an Coliseoan izango da. ‘Limones en invierno’ diskoa kaleratu berri du Izarok eta Madril, Mexiko Hiria, Donostia, Baiona, Buenos Aires, Montevideo eta Santiago de Chilen joko du, besteak beste, bira honetan. ‘Om’ eta ‘Eason’ lanekin arrakasta handia lortu ondoren, bere ahots eztitsu bezain indartsua entzuteko aukera izango dugu herrian berriz ere, El Corte Inglesen eta Hirurok tabernan zuzenean ikusteko aukera izan bait genuen orain dela hainbat urte. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai.