Izen-ematea zabalik ume eta gaztetxoen irakurketa taldeetarako

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Izen-ematea zabalik ume eta gaztetxoen irakurketa taldeetarako
ETA KITTO 2022, Ira 09

Kurtso berriarekin batera hasiko dira haur eta gazteen irakurketa klubak udal liburutegian. “Azalerako ipuinak” izenekoan urte bateko umeek eta HH-ko 2 eta 3 urteko gelakoek har dezakete parte, aita edo amarekin. Eta “Paperezko hegoak” izenekoan LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara bitarteko ikasleek. Izen-ematea Udalaren webgunean egin behar da (23ra arte).

AZALERAKO IPUINAK

Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan dadila da helburua. Abestiak, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

Norentzat: Urtebeteko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.
– Non eta noiz: Umeen Liburutegian, Hilero (astelehen batean), urritik aurrera.
Nork emango du: Saroa Bikandi
Ordutegia: Zehaztu gabe
Jardueraren hizkuntza: euskara
Izen ematea: irailak 1 – 23
– Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bidez

 

PAPEREZKO HEGOAK
Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera  osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera.

– Non eta noiz: Portalean, Hilero (astearte batean), urritik aurrera
Ordutegia: 17:00 – 18:00 eta 18:00 – 19:00 (talde bi egiten badira).
Dinamizatzailea: Naiara Rubio
Izen-ematea: irailak 1 – 23. Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bitartez.
Hizkuntza: Euskara
Jardueraren prezioa: Dohainik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »