Japoniarrek moldatutako abestiak joko dituzte gaur Eibarko Musika Bandakoek

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Japoniarrek moldatutako abestiak joko dituzte gaur Eibarko Musika Bandakoek
ETA KITTO 2023, Ira 22

Eibarko Musika Bandak gaur emango du ikasturte berriko lehen kontzertua, 20:00etan Toribio Etxebarria kalean (euria eginez gero, Errebalen). Andoni Vazquez zuzendariaren arabera, “berezitasun gisa, Japoniako musikoek moldatutako abestiak joko ditugu. Arraroa dela pentsa daiteke, baina gu oso ohituta gaude horrelako moldaketekin, eta oso ikusgarriak izaten dira”. Oso abesti ezagunak eskainiko dituzte: African Symphony (N. Iwai), La Sirenita Medley (T. Hoshide), Pirates Of the Caribbean Medley (K. Morita), Super Mario Bross (T. Hoshide) eta The Lion King (K. Morita).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »