Javier Gorosabel Astronomia Topaketaren lehen edizioa hartuko du gaur Coliseo antzokiak

Javier Gorosabel Astronomia Topaketaren lehen edizioa hartuko du gaur Coliseo antzokiak
ETA KITTO 2023, feb 02

Gaur arratsaldean egingo da Javier Gorosabel I. Astronomia Topaketa Eibarren, Coliseo antzokian. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, Javier Peraltak, Sevillako Unibertsitateko Fisika Fakultateko irakasle eta 2022 Javier Gorosabel Sariaren irabazleak emango duen ‘Astronomía a la caza de la discontinuidad de Venus’ izenburuko hitzaldiarekin. Eta, horren ostean, Almeriako Calar Alto behatokiarekin zuzeneko konexioa egingo da, publikoarekin batera astronomia-behaketa bat egiteko. Sarrera librea izango da.

Bestalde, topaketari zein sariei izena ematen dien Javier Gorosabel (1969-2015) astrofisikari eibartarrarekin 2012an egin genuen elkarrizketa irakurtzeko, HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »