Joaquin eta Albertoren omenezko kantua egin du Y Punkto talde zornotzatarrak

Joaquin eta Albertoren omenezko kantua egin du Y Punkto talde zornotzatarrak
2020/05/01 eta kitto!
Gaur, Maiatzaren Lehena, Zornotzako Y Punkto musika taldeak “Zaldibar 2020”, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze zabortegian desagertutako bi langileen omenez itxialdian, etxetik egin duen abestia helarazi dio Zaldibar Argitu plataformari.
Fer Martin eta Jose Mari “Sapo” (ahotsa eta gitarra), Asier Martin “Txerbes” (bateria) eta Fernan Moran “Kuka” (baxua) boskoteak Zaldibarren gertatutakoa salatzeko abestiaz gain, “A pesar de todo, tienes que ir a trabajar” izenburukoa ere idatzi du koronabirusak eragindako itxialdian.

https://youtu.be/80Q6f4yqBKs