Jon Baguesek San Andresen dagoen XVII. mendeko kantu-liburuaren inguruan jardungo du zapatuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Jon Baguesek San Andresen dagoen XVII. mendeko kantu-liburuaren inguruan jardungo du zapatuan
ETA KITTO 2022, Ots 08

XVII. mendeko kantu-liburu bat jarri zuten ikusgai joan den abenduan, elizak dituen ale guztietatik zaharberrituta dagoen bakarra. Urtarrilerako prestatuta zegoen hitzaldia bertan behera laga behar izan ondoren, Jon Bagues musikologoak eta musika-artxibozainak kantoralaren inguruan jardungo du zapatuan, 12:00etan, San Andres parrokian.

Kantoralaren historia Gregorio Mujikak aipatzen du bere monografikoan: “(…) no falto quien la dotase de una magnífica colección compuesta de doce libros de canto, escritos en pergamino, con magnificas y solidas tapas, copia de una colección idéntica que existe en la catedral de Toledo. El nombre del generoso donante aparece consignado al comienzo de uno de esos libros en esta forma: Escribió este libro Juan Ramirez de Arellano, de edad de 62 años. Siendo obrero y dignidad de esta Santa Iglesia de Toledo el Sr. D. Pedro de Iñarra, natural de Eibar, quien regaló á esta parroquia toda la librería. Año de 1673.”

 

Musikaren historian espezializatua

Baguesek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; 1990ean eskuratu zuen doktoretza, “La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País” tesiarekin.

Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari izan da hogei urtez (2000-2020) eta joan zen urtean Manuel Lekuona Saria eman zioten egindako lan eskergagatik.

 

1ad57982-959b-4839-9fcf-808431d3c188

dav

dav

e3383b07-caa1-4724-a13d-8b4054151b66

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »