Jose Kareaga artista eibartarraren lanak Portalean urtarrilaren 7ra arte
2017/12/26
09:35
eta kitto!
Jose Kareaga Guridi (1930-2008) grabatzaile, pintore, bitxigile eta damaskinatzaile eibartarrak egindako artelanen erakusketa ikusgai egongo da Portalean urtarrilaren 7ra bitartean. Erakusketa horretan Kareagak egindako lanaren zati bat izango da ikusgai, batik bat haren margolanak eta grabatuak. Olioan pintatutako margolanek hartuko dute Portaleko erakusketa-aretoaren zatirik handiena, baina akuarelek, marrazkiek eta arkatzez egindako lanek ere beren tokia izango dute. Katalogoak, prentsa-dosierrak, argazkiak eta laneko erreminta asko ere ikusi daitezke.
Hemen daukazue joan den astean (abenduaren 15ean), ...eta kitto!-ko 1.038. alean, erakusketaren harira argitaratutako erreportajea:
Maria Angela (Errebal) kalian jaixo zan Jose Kareaga Guridi, 1930eko martxuaren 9xan eta bere etxia Ignacio Zuloaga margolari haundixa jaixo zan etxetik oso gertu eguan. Gurasuak, Mateo Careaga grabadore aparta eta Justina Guridi izan ziran. Berak esaten eban moduan, “grabadoria nekan aitta, baitta aitxitxa be”. Argi ikusi leike, hortaz, Cayetano Careaga grabadore haundixaren loibia zan Josek etxian bertan jaso ebala artearekiko zaletasuna, urrutira begiratzen ibilli barik. Artista modura lehen pausuak be aittaren grabatu-taillarrian emon zittuan, 13 urterekin han hasi zan-eta modelatzen eta grabatzen.
Arte munduan zelan hasi zan gogoratzen ipiñitta, berak ziñuanez “11 urterekin, dibujo eskolan sartu nintzan. Eibarko Gregorio Muguerza irakasliak eta Jacinto Olave margolari bikaiñak zuzentzen eben eskolia. 13 urterekin emon nittuan lehen pausuak modelatugintzan eta grabatugintzan, gure aitta Mateo Careagaren grabatu-taillarrian. Bera izan zan nere benetako maisua eta 15 urterekin jabetu nintzan huraxe zala nire bidia”. Pixkat geruago, 16 urte zittuala, Armerixa Eskolan sartu zan eta hantxe pasau zittuan hiru urtietan algebra, dibujo industriala eta bestelako ezagutzak bereganatu zittuan. Sarixak jasotzen be gazterik hasi zan: probintzia maillako lehen sarixa Donostian emon zetsen, argizarizko modelatuan eta igeltsuzko molde-lanetan. Teknika berbera erabillitta sortutako lanaren eskutik aillegau jakon estadu maillako Ohorezko Aipuaren sarixa, Madrillen. 18 urte baiño ez zekan. Grabadore fiña, bereziki aittatzekuak dira medaillagintzan, trokelgintzan, ohorezko plaketan eta bitxigintzan egin zittuan lanak. Beste askoren artian, Ignacio Zuloaga margolarixa jaixo zala ehun urteurreneko omenezko medallia berak egin eban, 1970ian. Lanbide horretan ixa bizitza osua emon eta gero, grabauan egindako biharrarengaittik eskerrak emoteko, 1994an Diplomia jaso eban Gipuzkoako Ganberaren eskutik.
Berak esandako berbak gogora ekarritta, “mundura arteak liluratuta aillegau nintzala uste dot, naturak sorginduta. Mutikua nintzala hasi nintzan mirari horren xarma dastatzen. Nere aittaren aldeko Cayetano Careaga aitajaunak be jakin eban elementu zoragarri horrek bere bizitzan txertatzen. Oroitzen naiz, 6 urte eskas nittuala, zer-nolako zirrara eragin zestan Bay-Salak, gerora horren artista haundixa izatera aillegauko zan kaleko pintore hark. Bilboko Areatzan margotzen eta saltzen eban. Hara aillegau nintzan ni, famelixarekin batera, beste gipuzkoar asko bezala. Gerra sasoia zan. Umetatik gozatzen neban naturaren ikuskizunarekin. Bertan topatzen neban edertasuna kuadernora eruaten ahalegintzen nintzan. Oharrak arkatzarekin hartzen nittuan. Izeko Mercedesek akuarela-zorro bat oparitu zestan eta teknika horrekin hasi nintzan zirriborruak egitten. Aittak, zaletasun horrek grabatuaren ofiziotik urrunduko ninduan beldurrez, zera esaten zestan: `Ez eik denporarik galdu horrekin koloriokin…´. Baiña azkenian, nere lanak ikusitta, etsi eta baietza emon zestan”.
Euskal Herriko paisajiak
Aittak baietza emon zetsanian, margolaritzan trebatzeko ikasten hasi zan: “19 urterekin, Miguel Marañon pintoriaren akademixara juaten nintzan Bilbora, neure lana hobetzera. Han ikasi neban ikatz-marrazkixa. Hurrengo urtietan asmo bakarra nekan. Nere bokaziñua, duda barik, pintturia zan”. Pinturarako zaletasun goiztiarra euki eban, zalantza barik: “Orduan sasoian nere margogintza inpresionismuaren eta expresionismuaren artian zebillen, formak modu ordenatuan modelatzen nittuan. Pintzelkadak asmo eraikitzaille garbixa dauka eta kubistak gogorarazten dittu, segurutik modelatuan nekan formaziñuaren eragiñez. Pintzelkada segurua da, indartsua, paleta inpresionista batekin lagundutakua. Koloria bera da bolumenaren konzepziñua azpimarratzen dabena”. Kuadruetarako aukeratzen zittuan gaixetan, barriz, bat beste guztien gaiñetik nagusitzen da, nabarmen, gaiñera: paisajia, batez be Euskal Herrikua. Berak azaltzen eban moduan, “saiatzen naiz bertako zeru-lurretako gris eta berdiak antzematen eta margotzen, bertako pagadixak pintatzen, bertako basarri zaharren herri-arkitekturia kuadroetara eruaten”.
Pentsau leikian moduan, Eibarren orduan sasoian eguazen margolari gaztiekin (Paulino Larrañaga, Ignacio Iraegui, Dunixi Murua…) kontaktuan ibilli zan: “Lan-erremintak hartuta, alkarrekin hasi giñan lantzian behin mendialdera urteten. Durango aldia zan gure parajerik gustukuena”. 1966-1974 aldian, Sociedad de Artistas Eibarreses sortu eben, hainbat jarduera egitteko, baiña batez be arte plastikuak hedatzeko asmuarekin. Eibarko Artisten Elkartea 1974. urtian osatu eben eta Kareaga izan zan lehen presidentia. Orduan hasi ziran hainbat artista famaturen lanekin erakusketa monografikuak antolatzen: Arrieta, Zuloaga, Macarrón, Carlos Elguezua, Menchu Gal, Olave…
Aire libreko pintura lehiaketetan be hartzen eban parte, gehixenbat Gipuzkoa eta Bizkaia aldian. Horrelakuetan inpresionismuaren eragiña zekala aitortzen eban: “Aire librian pintatzeko inpresionisten tradiziñuari jarraitzen netsan. Kuadrua in situ hasten neban eta, gero, lehen inpresiño hura estudixuan lantzen neban. Nere erreferentiak, bestiak beste, Mir, Sisley edo Vazquez Diaz ziran”. 1961. urtian, 31 urterekin, hirugarren sarixa lortu eban Gipuzkoako Artista Hasibarrixen lehiaketan. Hortik aurrera, 1973. urtera arte, 17 sari jaso zittuan lehiaketa ezberdiñetan. 1974an, lehiaketetan parte hartzetik hainbat epaimahaitako kide izatera pasau zan.
400 kuadro baiño gehixago
Biharretik kanpora orduak eta orduak ekindu zetsazen bere zaletasunari eta, horren emaitza, bizitzan zihar margotu zittuan 400 oleo baiño gehixago dira. Hórretako gehixenak banaka zein taldeka egindako erakusketetan ikusgai egon dira iñoiz. Edozelan be, holako obra haundixa sortu eta gero, gaur egunian munduan zihar sakabanatuta dagoz kuadruetako asko. Horregaittik, ahal daben guztien irudixak bildu eta gordetzeko asmuarekin, laster martxan egongo dan www.josekareaga.eus web orrixan biharrian dihardue Joseren seme-alabak.
Sormenerako zuen berezkotasun horreri, kultura arluan egindako beste ekarpen asko gehittu bihar jakoz: damaskinatugintzaren alde gogotik jardun eban, Eibarren Museua sortziaren alde biharra egin eban eta Eibarko gaixekin zerikusixa zeken liburuak kaleratzeko orduan be udaleko Ego Ibarra batzordiari ahal eban guztian laguntzeko prest egon zan beti. Gure herrixan ahozko ondaria gordetziaren alde sortu eben Eibartarren Ahotan proiektuan be hartu eban parte eta, hainbat alkarrizketatan bere lekukotasunak grabauta laga zittuan.