Jose Miguel Laskurainek “Gogoratzen” izenburuko suitea kaleratu berri du

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Jose Miguel Laskurainek “Gogoratzen”  izenburuko suitea kaleratu berri du
ETA KITTO 2022, nov 14

Jose Miguel Laskurain konpositore eta orkestra zuzendariak bere lanik berriena, “Gogoratzen” izenburuko suitea kaleratu du aste honetan sare sozialetan. Txistuak, biolontxeloak eta pianoak osatutako ganbera-taldearentzat idatzitako lana da eta lau mugimenduk osatzen dute partitura: “Oroimena” “Bihotzez”, “Itxaropena” eta “Etorkizuna”. Horrela, Laskurainek bizi izandako une ezberdinak musikaren bidez gogoratu nahi izan ditu obra hau idaztean. YouTubeko bere kanalean entzun daiteke lan berria.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »