Josu Martinezen eta Begoña Del Tesoren arteko solasaldia ‘Irudiz eta euskaraz’ liburua aurkezteko

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Josu Martinezen eta Begoña Del Tesoren arteko solasaldia ‘Irudiz eta euskaraz’ liburua aurkezteko
ETA KITTO 2022, Mai 04

Josu Martinezek, 2019ko Juan San Martin Bekaren irabazleak, ‘Irudiz eta euskaraz’ liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Coliseoan. Lanak euskarazko zinemaren historia aztertzen du eta, liburua aurkezteko, egileak Begoña Del Teso kazetari eta zinema-kritikariarekin solasaldia egingo du.

Martinezek joan den astean kaleratu genuen elkarrizketan esan zigunaren arabera, “Del Tesok galderak egingo ditu, nik erantzun, eta solasaldia sortuko da bertan”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »