Juan Antonio Palacios argazkilariaren “Harria” erakusketa zabaldu dute Barakaldon

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Juan Antonio Palacios argazkilariaren “Harria” erakusketa zabaldu dute Barakaldon
ETA KITTO 2021, Api 09

Atzo zabaldu zuten Barakaldon, Udal erakusketa aretoan Harria”, Juan Antonio Palacios eibartarraren argazkiak eta Errenteriako Juan Manuel Uria poetaren testuak batzen dituen erakusketa. Apirilaren 28ra arte egongo da ikustera joateko aukera, 17:00etatik 21:00etara.
Kalitate handiko argazki-erakusketa da, formatu desberdinetako zuri-beltzeko 45 irudiz osatua. Argazkiekin batera, kirol horren estetikan eta harri-jasotzailearen eta harriaren arteko harremanean sakontzen duten testuak daude. Argazkietan ageri diren harri-jasotzaileetako batzuk hauek dira: Gorka Etxeberria, Iñigo Jimenez, Joseba Ostolaza (Ostolaza II), Josetxo Urrutia eta Udane Ostolaza eta Jakes Iruretagoiena gazteak. Gainera, Palaciosek ekoitzitako gaiari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko da erakusketan.
Era berean, egileek elkarrekin argitaratu duten 100 irudi eta dagozkien testuak biltzen dituen “Harria – La piedra“ izeneko argazki-liburu homonimoa apirilaren 26an aurkeztuko dute, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

Juan Antonio Palacios argazkilariari lan honi honi buruz egindako elkarrizketa irakurtzeko HEMEN sakatu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »