Juan Diego Botto, Oriol Paulo eta ScottMann-en pelikulak asteburuko karteldegian

Juan Diego Botto, Oriol Paulo eta ScottMann-en pelikulak asteburuko karteldegian
2022/10/13 eta kitto!
Juan Diego Bottoren “En los márgenes” filmak Coliseoko karteldegian jarraituko du bigarren asteburuz eta, berarekin batera, Oriol Pauloren “Los renglones torcidos de Dios” eta Scott Mann-en “Fall” izango dira helduentzako asteburu honetako beste bi pelikulak. Umeentzako filma, bestalde, Leon Ding-en “Boonie Bears. Parque salvaje” izango da. Ordutegiari dagokionez, ohikoari jarraituko badiote ere, “Los renglones torcidos de Dios” pelikula zertxobait luzeagoa denez, zapatuko lehen bi saioak ordu erdi aurreratuko dira. Betiko lez, helduentzako hirurak astelehenean ere, ikuslearen egunean, emango dira, 20:30ean hasita.