Juan Kruz Igerabide gonbidatu dute gaurko Idazlearekin Harixa Emoten-eko saiora

Juan Kruz Igerabide gonbidatu dute gaurko Idazlearekin Harixa Emoten-eko saiora
2021/11/02 12:05
eta kitto!
Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurle-taldearen ikasturteko bigarren saioa egingo da gaur arratsaldean, 19:00etan hasita. Euskal Idazleen Elkartearen laguntzarekin Juan San Martin Liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ekimenean Juan Kruz Igerabide izango da gonbidatua, Doneaneko alaba izenburuko eleberriari buruz berba egiteko. Betiko moduan, saioan parte hartzen dutenek liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango dute. Antxon Narbaizak zuzenduko du saioa, Portalean.