Juan Sanchez Vallejok ‘La vejez’ liburua aurkeztuko du bihar

Juan Sanchez Vallejok ‘La vejez’ liburua aurkeztuko du bihar
2019/05/06 14:54
eta kitto!
Juan Sanchez Vallejo psikiatra eibartarrak ‘La vejez. Años a la vida y vida a los años’ izeneko liburua aurkeztuko du bihar 19:30ean Portalean. Sanchez Vallejok Zahartzaroari buruz egiten du berba liburu honetan. “Muturren aurrean dugun mundua ulertzeko ezinbesteko lan honekin harritu egin gaitu Juan Sanchez Vallejok”, Atlantis editorialaren berbetan.

2003. urteaz geroztik hainbat liburu idatzi ditu Sanchez Vallejok: ‘Locos de desatar’ (2004), ‘Con el sudor de tu mente’ (2006), ‘Tierra adentro’ (2007), ‘Senectud, divino tesoro’ (2008), ‘En busca de la salud perdida’ (2010), ‘La locura y su memoria historica’ (2013), ‘Madre, quiero cambiar el mundo’ (2014) eta ‘El estigma del enfermo mental’ (2015). Liburu hauetan Sanchez Vallejok osasun gaiak landu ditu, besteak beste, baina ez ikuspuntu zientifiko batetik, dimentsio existentzial batetik baizik.