Jubilazioari buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du bihar Juan Sanchez Vallejok

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Jubilazioari buruz idatzi duen liburua aurkeztuko du bihar Juan Sanchez Vallejok
ETA KITTO 2023, Mai 29

Juan Sanchez Vallejo psikiatra eibartarrak Jubilación… ¿nueva vida? izenburuko liburu berria aurkeztuko du bihar (martitzena), Portalean, 19:00etan. Aurreko lanak bezala, hau ere Ediciones Atlantis-ekin eman du argitara eta oraingoan jubilazioaren gaiari heldu nahi izan dio, erretiroa hartzeko orduan pertsona bakoitzak izaten duen jarrerei arreta ipinita: “Izan ere, asko dira lan egiteari lagatzeko irrikitan daudenak, baina badira horrenbeste ordu libre nola bete ez dakiten beste batzuk ere”.

Jubilatuta dagoen sendagileak beste liburu batzuk argitaratu ditu aurretik ere Ediciones Atlantis argitaletxearekin: “La vejez” (2019) “Nuevos hábitos, ¿nuevas locuras?” (2021) eta “Los efectos colaterales de la pandemia” (2022).

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »