Judas Argarate taldeak kontzertua emango du bihar 20:00etan Zai Zoi tabernan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Judas Argarate taldeak kontzertua emango du bihar 20:00etan Zai Zoi tabernan
ETA KITTO 2023, Eka 16

Judas Argarate taldeak kontzertua emango du bihar, 20:00etan Zai Zoi tabernan. Elgoibarko Rodisa enpresan lankideak diren Markel Iraolak, Joseba Goñik, Hodei Otegik eta Carlos Balseirok sortutako taldeak bateriajolea aldatu du (Ekaitzek hartu du Carlosen tokia), baina, bestela, betiko rock doinuak jotzen jarraitzen dute. Beraiek sortutako abestiekin batera, beste talde batzuen bertsioak ere jotzen dituzte. Taldeak iaz Zai Zoi tabernan eman zuen kontzertuaren bideoa ikus dezakezue jarraian:

kartela

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »