JULEN musikari eibartarra VillaSoundBilbaon emango duen kontzerturako autobusa antolatzen ari da

JULEN musikari eibartarra VillaSoundBilbaon emango duen kontzerturako autobusa antolatzen ari da
2023/03/08 11:03
eta kitto!
Julen Leturiondo gazte eibartarra VillaSoundBilbao musika programan aukeratua izan da. Horren baitan, martxoaren 23an kontzertua eskainiko du Bilboko Bilborock aretoan. Programaren hurrengo fasera pasatzeko Julenek publikoaren laguntza behar du. Horretarako bere lagun eta jarraitzaileek autobus bat antolatu dute bertaratzeko.

Autobusa martxoaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan irtengo da Ego Gaineko geltokitik. Ermuan Kaltxangon geraldia egin ostean, Bilborockera abiatuko da. Emanaldia amaitu bezain pronto autobusa bueltan etorriko da. Autobusera apuntatzeko bi aukera daude: lehendabizikoa, JULENi instagram bitartez idaztea
(@its.julen), eta bigarrena, Beleko, Guridi edo Buenos Aires tabernetan dauden orrietan izena ematea. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a da.

Julen Leturiondo bere bidea eraikitzen ari da urratsez urrats. Haimaka emanalditan ikusteko aukera izan dugu eta, pixkanaka, musika-industrian leku bat izatea lortzen ari da. Izen handiko zenbait artistaren kontzertuak ireki ditu: Kutxa Kultur Musika 2022ko programaran aukeratua izan zen eta Donostia Festibalean, Atlantikaldian, Dokan, Biarritzeko Atabal aretoan eta beste hainbatetan ikusi izan dugu.

Orain, VillaSoundBilbao programan hautatua izan da. VillaSoundBilbao hemengo talde gazteen lanak sustatzen laguntzeko eta ikusgarritasuna emateko, eta musika arloko egungo proposamenak Bilbora hurbiltzeko sortutako programa da.

Argazkia: Villasound