“Jurassic World. Dominion” eta “Elvis” pelikulak astebururako zine karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Jurassic World. Dominion” eta “Elvis” pelikulak astebururako zine karteldegian
ETA KITTO 2022, Eka 29

Sanjuanak zirela-eta, aurreko asteburuan zinerik ez bazen izan gurean, oraingoan normaltasunera bueltatu eta Coliseoak ohiko zine-karteldegia eskainiko digu. Ez hori bakarrik, propinatxoa ere izango baitugu, eta barixakuan bertan zine-programazioa izango baita, “Minions. El origen de Gru” filmaren estreinaldiarekin. Egun horretan hiru saio izango dira ordu berean, 20:00etan: “Jurassic World. Dominion” 1 Aretoan, “Elvis” 2 Aretoan eta “Minions. El origen de Gru” Antzokian. Asteburu honetan izango da beste berezitasun bat ere, “Elvis” eta “Jurassic World. Dominion” pelikulen iraupenak horrela behartuta, ezohiko ordutegietan emango direlako.

Baz Luhrmann-en “Elvis” pelikula 2 Aretoan eskainiko da: barixakuan, 20:00etan; zapatuan, 16:00etan, 19:15ean eta 22:30ean; domekan, 16:30ean eta 20:00etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:30ean. Beste bi filmak, Colin Trevorrow-en “Jurassic World. Dominion” eta Kyle Balda eta Brad Ableson-en “Minions. El origen de Gru” 1 Aretoa eta Antzokia partekatuko dute. “Jurassic”-ek honako ordutegia izango du: barixakuan, 20:00etan; zapatuan, 16:00etan, 19:15ean eta 22:30ean; domekan, 16:30ean eta 20:00etan; eta astelehenean, 20:30ean. Eta “Minions”-ek honakoa: barixakuan, 20:00etan; zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, amaitzeko, 20:30ean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »