Kalean dago Eibar Rebistaren urte honetako udazkeneko alea

Kalean dago Eibar Rebistaren urte honetako udazkeneko alea
2022/10/20 eta kitto!
Aste honetan kaleratu dute Eibar Rebista hiruhilabetekariaren 158 zenbakia, aurtengo udazkenari dagokion alea. Betiko lez, 48 orrialde ditu eta bertan ohiko kolaboratzaileen lanak irakurri ditzazkegu. Jesus Gutierrez, Ana Aranberri, Jesus Arizabaleta, Castor Garate, Asier Ezenarro, Juan Luis Ibarluzea, Joxe Aranberri, Fernando Serrano, Silbia Hernandez, Jose Fco. Gutierrez, Idurre Albizu, Txomin Osoro, Jose Agustin Larrañaga, Mireia Alonso eta Jacinto Iraola dira horietako batzuk, Javier Martin Lapeyra egindako posterrarekin batera. Jakina, Galeria de Eibarreses-ek bere tokia du alearen erdiko orrialdetan, hainbat argazki historiko barnean hartzen dutela. Harpidedunek euren etxeetan jasotzen hasiko dira egunotan.