Kaotiko eta Buhos talde kataluniarra izango dira Amañako kontzertu nagusian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Kaotiko eta Buhos talde kataluniarra izango dira Amañako kontzertu nagusian
ETA KITTO 2023, Urt 13

KAOTIKO Agurainen 1990eko hamarkadaren amaieran sortutako euskal rock-punk musika taldeak 2005ean Calafell-en sortutako BUHOS rock eta mestizaia taldea izango du lagun uztailaren 7an, San Fermin egunean, Amañako Jaien barruko kontzertu nagusian. Eurekin joko du, iazkoari jarraituz, gure herriko Mugi Panderoa taldeak.

Ez dira aipatutakoak Amañan gozatu ahalko diren musika doinu bakarrak, bertan izango direlako asteburu horretan Puro Relajo eta Lisker Eibarko taldea baita ere. Bestalde, Amañako Jai Batzordetik jakinarazi dutenez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere bueltan izango dira aurten Amañako jaietan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »