Katixa Agirre idazleak "Atertu arte itxaron" liburua aurkeztuko du gaur Harixa Emoten irakurketa klubean

Katixa Agirre idazleak "Atertu arte itxaron" liburua aurkeztuko du gaur Harixa Emoten irakurketa klubean
2018/04/09 eta kitto!
Gaur  izango da Idazlearekin Harixa Emoten, euskarazko irakurketa klubaren apirileko saioa, 19:00etan Portalean (Kulturako 3. batzartokian). Oraingo honetan Katixa Agirreren "Atertu arte itxaron" liburua aztertuko dute. Idazlearen lehen eleberria “Road Movie” antzeko bat da, Euskal Herrian barrena, eta argi erakusten du hari mataza desberdinak josteko egileak duen trebezia: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean… Antxon Narbaizak gidatuko du saioa eta idazlea bertan egongo da, irakurleen galderei erantzuteko prest. Sarrera librea izango da.