KAXAren ‘Euritan dantzan’ bideoak entzuleen saria irabazi du Gaztea Dantzan lehiaketan

KAXAren ‘Euritan dantzan’ bideoak entzuleen saria irabazi du Gaztea Dantzan lehiaketan
2019/12/05 eta kitto!
KAXA mugimendu eta sormen guneak grabatutako bideoak irabazi du Gaztea Dantzan lehiaketaren entzuleen saria. Gatibu taldearen ‘Euritan dantzan’ bideoa grabatu zuten KAXAkoek eta 631 boto eskuratu dituzte, bigarrenak baino 207 gehiago. Beraz, Gaztearen jarraitzaileen babes handia jaso dute eibartarrek. Epaimahaiaren saria, bestetik, ‘Commfort Inn Ending’ lanak irabazi du eta ‘Gu Kilometroak’ geratu da bigarren.

https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2019/11/19/2521027/20191119_12351708_0012422331_004_001_EURITAN_DANT.mp4