Kezkako dantzariak aritu ziren Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian

Kezkako dantzariak aritu ziren Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian
2021/12/21 11:36
eta kitto!
Abenduaren 17an ospatu zen Donostiako Gipuzkoa Plazan 2021eko Urrezko Dominaren ekitaldia, Foru Aldundiaren jauregian. Aurten Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitalak jaso du urrezko domina eta, urtero bezala, ezpata-dantzarekin egin zieten harrera omenduei.

Ikerfolken gidaritzapean, Gipuzkoako hainbat herri eta taldetako dantzariek hartu ohi dute parte ezpata-dantza honetan, tartean Eibarko Kezka dantza taldekoek. Eurekin batera, Arkaitz, Aurtzaka, Urki, Sahatsa, Argia, Itxaropena eta Haritz taldeetakoak aritu ziren. Elgoibarko Udalaren Txistulari Bandak jarri zuen musika eta Ikerfolk eta Dantzan elkarteek koordinatu zuten ekitaldia.

Bi eskuko ezpatekin aritu ziren Onintze Azpeitia, Naiara Ollo, Joseba Astarbe, Egoitz Irazabalbeitia, Irantzu Iribar, Mikel Legorburu, Aitor Sorazu, Alain Sorazu, Irati Aranguren, Imanol Arantzamendi, Asier Garmendia, Ane Fernandez, Ainhoa Sarasola, Ane Inurrieta, Helene Nater, Lierni Olano, Enrike Izagirre, Izar Araolaza, Uxue Gisasola eta Amaiur Aristi. Ezpata txikiekin Nerea Unanue, Miren Hazas, Amaia Loiola eta Andoni Alonso azkendariak aritu ziren. Buruzagia Gari Otamendi izan zen, ezpata-dantzaren gidaria, berriz, Josu Garate. Eta txistulariak Andoni Urbieta, Itziar Goñi, Danel Legorburu, Ane Zuñiga eta Enara Gorostiza.