Kezkaren dantza eskolan aritzeko izen-ematea zabalik dago haur eta helduentzat

Kezkaren dantza eskolan aritzeko izen-ematea zabalik dago haur eta helduentzat
2021/06/29 eta kitto!
Kezka dantza taldetik kudeatzen duten Dantza Eskolan 2021-2022an jarduteko izen-ematea zabalik dago, bai nagusientzat zein haurrentzat (2017an jaiotakoetatik aurrera).
Izen emateak bideratzeko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (nagusien kasuan, aukeratutako ordutegia ere azaldu beharko da), gero harremanetan jarri ahal izateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, aipatutako helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 605711429 zenbakira idatzi edo deitu.