Klub Deportiboko argazkilariek ARGAZ aldizkari digitalaren lehen zenbakia argitaratu dute

Klub Deportiboko argazkilariek ARGAZ aldizkari digitalaren lehen zenbakia argitaratu dute
2022/04/11 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak ARGAZ aldizkari digitalaren lehen zenbakia eman du argitara. Hiru hilean behin ale berri bat argitaratzeko asmoa azaldu dute taldekideek, “beraien lana ezagutzera eman nahi duten argazkilariek horretarako aukera izateko”.

Agerkari digitalaren lehen zenbakian Argazkilaritza Maiatzean ekimeneko egitarau osoa, hainbat argazkilariren erakusketak eta portfolioak eta Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarrari buruzko erreportajea, bere heriotzaren 50. urteurrenean, bildu dituzte, besteak beste.

Hona ARGAZ aldizkariaren lehen alea ikusteko lotura: https://issuu.com/argazkilaritza/docs/argaz_n_1