Kobr3 zirko ikuskizuna eskainiko dute bihar Karmen kalean

Kobr3 zirko ikuskizuna eskainiko dute bihar Karmen kalean
2021/06/29 eta kitto!
Zirkozaurre konpainiak Kobr3 ikuskizuna ekarriko du bihar, 20:00etan, Karmen kaleko parkera. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira Kutxabank bitartez.

Oholtza gainean, hiru artistek malabare teknikak, objektuen manipulazioa, cir gurpila, bertikalak eta mugimendu konpasatuak konbinatzen dituzte. Gorka Pereira, Imanol Suso eta Pablo Caceres zirkuko hiru artistek osatzen dute taldea, eta diziplina berarekiko pasioa partekatzen dute: malabarrak. “Estetika, plastikotasuna, konplizitatea eta harmonia” hitzak erabiltzen dituzte hiru protagonistek haien emanaldia dekribatzeko. Kobre3 zirku garaikideko lan bat da eta protagonistek zenbait teknika egiten dituzte: objektuen manipulazioa, cir gurpila, bertikalak eta dantza, betiere plastikotasun geometriko handiarekin eta modu harmonikoan.

Protagonisten hitzetan: "Kobr3 ikuskizuna prozesu zaindu eta zehatz baten bilaketa xehearen emaitza da. Zirko eta mugimendu ikuskizun bat. Orekak eta konplizitateak. Kobrea gidari duen proposamena”.

Ikuskizunaren gaineko informazio gehiago zirkozaurre.com webgunean kontsultatu daiteke.