Kokein eta Cobra taldeek parte hartuko dute gaur ETB1 kateko "Bidegurutzean" programako azken saioan

Kokein eta Cobra taldeek parte hartuko dute gaur ETB1 kateko "Bidegurutzean" programako azken saioan
2021/07/01 10:25 eta kitto!
Bidegurutzean musika saioak gaur auzkeztuko du bere 12. eta azken saioa, atal horrekin amaituko baita programa horren ibilbidea, hemendik aurerra ez baitu jarraipenik izango. Aurrekoak bezala, saioa gaueko 22:30ean hasiko da eta, Kokeinekin eta Cobrarekin batera, Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak hartuko du parte.

Foku agentziak ekoitzi du saioa eta Galder Izagirre musikari eta argazkilariak jardun du zuzendaritza lanetan. Euskal musikaren erakusleiho bat izan dira orain arte egindako beste 11 programak eta enfoke desberdina eskaini du programen atalean eta telebistaren esparruan.

Musikari bakoitzaren elkarrizketen eta emanldien bideoak saioaren webgunean daude ikusgai. Elkarrizketak eta emanaldiak podcast formatuan ere entzun daitezke EITB Podkast atarian.