“Kolassean”, collage bitartez emozioak lantzeko tailerra eskainiko du MiriMarrazkik urrian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Kolassean”, collage bitartez emozioak lantzeko tailerra eskainiko du MiriMarrazkik urrian
ETA KITTO 2022, Ira 27

Mireia Agirrebeña (MiriMarrazki) artista eibartarrak “Kolassean”, emozioak collage bitartez lantzeko tailerra antolatu du urriaren 11, 13, 18 eta 20rako, 19:00etatik 21:00etara, Arrate Kultur Elkarteko lokaletan. Azaldutakoaren arabera, “material desberdinak, zatika zatika, moztu, itsatsi, apurtu, pegatuz, ‘Kolassean’, konpozizio ezberdinekin jolastuz, emozioak lantzeko aukera paregabea izango dugu”. Prezioa 35 eurokoa da (elkarteko bazkideentzat 30 euro) eta izena emateko 689 02 08 23 telefono zenbakira deitu daiteke (Mireia).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »