Koldo Izagirrek emango dio gaur hasiera Harixa Emoten irakurketa klubaren ikasturteari

0    Kultura 
koldo
Koldo Izagirrek emango dio gaur hasiera Harixa Emoten irakurketa klubaren ikasturteari
ETA KITTO 2015, Urr 06

Gaur, martitzena, ekingo dio ikasturteari …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Juan San Martin liburutegiak elkarlanean antolatutako Harixa Emoten euskerazko irakurketa klubak, Portalean 19.00etan hasiko den saioarekin. Ikasturte honetako lehen gonbidatua Koldo Izagirre izango da, eta Antxon Narbaizak zuzenduta “Dumitru” nobela aztertuko du, irakurketa klubeko kideekin batera. “Dumitru” (Erein, 2014) gazteei zuzenduriko nobela da. Pertsonaia nagusiak Dumitru 12-14 bat urteko mutikoa eta Olatz haren gelakidea dira eta, bi horien bitartez, immigrazioaren inguruko hausnarketa egin du egileak liburuak dauzkan 70 orrialdeetan kontatzen duen istorioan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude