Eibarko Udalak ‘Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan’ jardunaldia antolatu du, erakundeetan egiten den eginkizuna ezagutarazteko asmoz. Saioa abenduaren 2an egingo da, 08:45etik 18:00etara, Coliseo antzokian, eta zazpi hitzaldi eta bi mahai-inguru egingo dira, adituen eskutik.
Jardunaldia sektore publikoko komunikazio-profesionalei eta administrazio publikoetako langileei zuzenduta dago oro har, baina baita komunikazio instituzionaleko adituei eta irakasleei, eta komunikazio edo kazetaritzako graduetako ikasleei eta baita gaian interesa duten komunikabideei ere. Horrela, parte hartu nahi izanez gero, Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa bete beharko da, azaroaren 1etik 21era. Gainera, jardunaldia Udaralen YouTube kanalean egongo da ikusgai.
Gai hauek landuko dira jardunaldietan: barne- eta kanpo-komunikazioa, komunikazio politikoa eta instituzionala, sare sozialak, datu irekiak, administrazio-hizkera argia eta udal gardentasuna.

#komunikazioaadministrazio publikoaEibarko UdalagardentasunaKomunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetanUdala
Gaiarekin zerikusia duten albisteak