Konpromisoa ikuskizuna Coliseoan barixaku honetan

Konpromisoa ikuskizuna Coliseoan barixaku honetan
2021/01/04 eta kitto!
Martin eta Damian aspaldiko lagunak dira; Martin sasi autore bat da eta Damian, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea.  Damianek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamendua saldu beharra du, bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Martini laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazlanak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere doainik handiena da.  Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean, bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du.

Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu.  Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?

TXALO PRODUKZIOAK

Data: Urtarrilak 8, 19.00etan.

Zuzendaritza : Begoña Bilbao.

Antzezleak : Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Zuhaitz Gurrutxaga.

 Sarrera: 10 € / 7 €  COLISEOAREN LAGUNA


-Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 - 19:30) eta  hasi baino ordu erdi lehenago.


-kutxabank


KonpromisoaEibar440x500