Kontsumo arduratsuari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Egoaiziak

Kontsumo arduratsuari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Egoaiziak
2020/09/14 eta kitto!
Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak III. Argazki Lehiaketa antolatu du. Argazkietarako gaia “Kontsumo arduratsua pandemia garaian” da eta teknika guztiak onartuko dituzte. Lanak koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke, JPG/JPGE formatuan eta 300 ppp bereizmenanerekin (gutxieneko neurria 20 zentimetrokoa izan beharko da). Egile bakoitzeko hiru argazki onartuko dituzte. Lehiaketarako argazkiak urriaren 2a baino lehen bidali beharko dira egoaizia@egoaizia.org helbidera. Sari banaketa, berriz, urriaren 17an izango da eta hiru onenentzat sariak egongo dira: Sosola baserrian gaua bi lagunentzat, bidezko merkataritzako produktuen saskia eta ekologikoak eta bertakoak diren produktuen saskia. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak Egoaiziaren sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram) kontsultatu daitezke.