Kvalvika eta Cobra musika taldeek lan berriak aterako dituzte laster

Kvalvika eta Cobra musika taldeek lan berriak aterako dituzte laster
2020/03/24 eta kitto!
David Karba ‘…eta kitto!’-ko kolaboratzailearen proiektu musikala da Kvalvika eta KVK_RMX’ izeneko EP berria labetik ateratzear du. Remixetan oinarritzen den lana da eta, zentzu horretan, Kokein, Sara Zozaya eta Empty Files taldeen abestiak moldatu ditu, LOW taldearen ‘Monkey’ abestiaren bertsioa egiteaz gain. Gainera, aurreko diskoko ‘Tell me your lie’ abestiaren bertsio berri bat egin du Empty Filesekin. EP-a datozen egunotan kaleratuko dela aurreratu du Kvalvikak.

kvalvika azala

kvalvika

Cobra taldeak, bestetik, martxoaren 27an kaleratuko du disko berria. Fyre da lan berriaren izenburua eta dagoeneko bi abesti entzuteko aukera utzi dute bandcamp webgunean. David Gonzalez, Josu Luengo, Haritz Lete eta Ekain Elorzak osatzen duten taldeak aurkezpen bira egiteko asmoa zuen diskoa kaleratu ondoren, baina koronabirusaren ondorioz sortu den egoeraren aurrean zer gertatuko den zain daude.

https://www.youtube.com/watch?v=AhpTsW-7OGQ&feature=emb_logo