Eibarko KZgunean zuzeneko hitzaldiak egiten jarraitzen dute, YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak egiten dituzte, euskeraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Zuzeneko hitzaldiak jarraitzeko interesa dutenek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea da-eta (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Bestalde, hitzaldi guztiak YouTubeko beraien kanalean grabatuta geratzen direnez, bakoitzak nahi duenean ikusteko aukera dago. Jarraian daukazue urrirako prestatu duten egitaraua:
– Irailak 29, 18:00 – 18:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 1, 18:00 – 18:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 6, 11:00 – 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 8, 11:00 – 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 13, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 15, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 20, 11:00 – 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 22, 11:00 – 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 27, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 29, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.