La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertua SD Eibarren eskutik

La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertua SD Eibarren eskutik
2018/05/07 eta kitto!
La Oreja de Van Gogh musika-talde donostiarrak kontzertua eskainiko du SD Eibarren denboraldia arrakastatsua ospatzeko. Mailari eutsi eta gero, SD Eibarrek bosgarren denboraldia jokatuko du datorren urtean Lehen Mailan eta bere zaletuekin ospatu nahi du zapatuan. Gorriurdinek Las Palmas jasoko dute Ipuruan 18:30etan eta, gero, jaialdi berezia antolatu dute Untzagan.

Egunean zehar SD Eibarren Peña Ofizialekin elkarlanean antolatutako animazio ekintzak egingo dira eta 21:00etatik 02:30etara musikak jantziko du Untzaga. DJ Alex del Torok emango ditu lehen doinuak eta Marlon musika-taldearen ikuskizunaren ostean, La Oreja de Van Gogh taldeak amaiera gozoa eskaini nahi izango dio talde gorriurdinaren denboraldiari.