La Salleko arte erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean Untzagako jubilatu etxean

La Salleko arte erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean Untzagako jubilatu etxean
2019/04/29 eta kitto!
Azitaingo La Salle ikastetxean Arte Batxilergoa ikasten duten ikasleek astelehenean zabalduko dute erakusketa Untzagako jubilatu etxean. Adierazi dutenez, “erakusketak lan aukera handia jasotzen du, estilo eta gai ezberdinetan. Izan ere, bertan ikasleen egunerokoa azalduko da”. Maiatzaren 5era arte egongo da ikustera joateko aukera, astelehenetik barixakura, 19:15etatik 21:15etara eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.