“Las buenas compañías” eta “La sirenita” Coliseo antzokiko asteburuko zine-karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Las buenas compañías” eta “La sirenita” Coliseo antzokiko asteburuko zine-karteldegian
ETA KITTO 2023, Mai 25

Silvia Munt-ek zuzentzen duen “Las buenas compañías” film dramatikoa eta Rob Marshall-ek umeentzako egindako “La sirenita” gehituko zaizkio aurreko asteburutik karteldegian dagoen Felix Van Groeningen zuzendariaren “Las ocho montañas” pelikulari. Oraingo asteburuan, lau izan beharrean, hirukin osatuko da Coliseo antzokiko karteldegia. Hori bai, “La sirenita” eta “Las ocho montañas” luzeagoak direnez, bi orduko iraupenarekin, zapatuko lehen bi saioak 16:30era aurreratuko dira. Bestalde, astelehenean (Ikuslearen Eguna) bakarrik bi film eskainiko dira eta “Las ocho montañas” ez da emango egun horretan; beraz, domeka izango da bera ikusteko azken eguna.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »