“Las niñas”, “Greenland” eta “After” asteburuko zine-karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Las niñas”, “Greenland” eta “After” asteburuko zine-karteldegian
ETA KITTO 2020, Ira 25

Coliseoak bost pelikula eskainiko ditu asteburuan, euretako bi umeentzako saioetan. Helduentzako programazioarekin hasita, Pilar Palomeroren “Las niñas” 1 Aretoan botako dute (zapatuan 19:30ean eta 22:45ean, domekan 20:00etan eta astelehenean 20:30ean); Roger Kumbleren “After. En mil pedazos” 2 Aretoan eskainiko da (zapatuan 19:45ean eta 23:00etan, domekan 20:15ean eta astelehenean 20:30ean); eta Ric Roman Maugh-en “Greenland. El último refugio” Antzokian emango dute saio gehienetan, bitan kenduta -bi horiek 2 Aretoan eskainiko dituzte- (zapatuan 16:30ean, 19:00etan eta 22:30ean, domekan 17:00etan eta 20:00etan eta astelehenean 20:30ean). Bestalde, umeentzako pelikula biak honakoak izango dira: Kim Hagen Jensen-en “Mina y el mundo de los sueños” Antzokian botako dute (zapatuan 16:00etan eta domekan 17:00etan) eta Kevin Jhonson-en “Bihurri, jauretxetik kale gorrira” edo “Trasto, de la mansión a la calle” 1 Aretoan (zapatuan gaztelerazko bertsioan eta domekan euskarazkoan, bietan ere 17:00etan hasita). Saio batzuen eta besteen arteko tartea handiagoa da gaur egun garbiketa-lanei ekin behar izaten dielako funtzio bakoitzaren amaieran. Horrek dakar zapatuan, esaterako, pelikula bat 23:00etan hastea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »