Lau pelikula berrik osatuko dute asteburu honetako zine-karteldegia Coliseo antzokian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Lau pelikula berrik osatuko dute asteburu honetako zine-karteldegia Coliseo antzokian
ETA KITTO 2023, Aza 10

Patricia Font-en “El maestro que prometió el mar” 1 Aretoan (domekan eta astelehenean) eta 2 Aretoan (zapatuan) proiektatuko da. Jaione Cambordaren “O corno” filmak ere areto biak hartuko ditu: kasu honetan 1 Aretoan zapatuko proiekzioa joango da, eta beste bi egunetakoak 2 Aretoan. Isabel Coixet zuzendariaren “Un amor” 1 Aretoa eta Antzokia txandakatuko ditu: zapatuan 1 Aretoan izango du kokapena, domekan toki berean izango da 17:00etako proiekzioa, 20:00etakoa Antzokira pasatzeko, eta astelehenean, azkenik, Antzokian ikusi ahal izango da. Umeentzako filma oraingoan Walt Dohm eta Tim Heitzen “Trolls 3. Todos juntos” animaziozko filma izango da, zapatuan 2 Aretoan eta domekan Antzokian eskainiko dena. Azken film hori, gainera, hurrengo asteburuan ere jarraituko dute ematen. “O corno” pelikula, azkenik, audioa galegoz eta gaztelerazko azpitituluekin eskainiko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »