Le Quatuor Ideal taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Coliseoan

Le Quatuor Ideal taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Coliseoan
2022/04/21 eta kitto!
Le Quatuor Ideal talde flandriarrak Bach, Debussy, Faure, Grieg eta beste konpositore klasiko batzuek doinuak ekarriko dizkigu zapatuan, 20:00etan, Coliseora, baina beste dimentsio batzuetara eramanez.

Tcha Limberger (biolina eta ahotsa), Philippe Thuriot (akordeoia), Benjamin Clement (gitarra) eta Vilmos Czikos (kontrabaxua) dira taldeko kideak eta, musika eta umorea uztartuz, bidaiatzeko aukera ematen dute.

Kontzertua ‘Batura zikloa’-ren barruan kokatzen da, diasporan ahaztutako euskal musika klasikoa berreskuratzeko eta hari balioa emateko helburuarekin.

Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da (7 eurokoa Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat), eta aldez aurretik eskuratu daitezke Coliseoko leihatilan, barixakuan, 17:30etik 19:30era, edo saioa hasi baino lehen; eta baita Kutxabank bitartez ere.