Lehen gilda-lehiaketa Euskeraz Primeran! kanpainako tabernarientzat

Lehen gilda-lehiaketa Euskeraz Primeran! kanpainako tabernarientzat
2015/01/29 eta kitto!

Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak lehenengo gilda-lehiaketa, kanpaina horretan parte hartzen diharduten herriko tabernen artean. Martxoaren 5ean eta 6an, eguen eta barixakuan izango da lehiaketa, eta sari bi egongo dira: epaimahaiarena (150 euro) eta herritarrena (150 euro). Herritarren bozkak jasotzeko bozketarako kutxak eta orriak egongo dira taberna bakoitzean. Otsailaren 11ra arteko epea dago izena emateko. Otsailaren amaieran argitaratuko du …eta kitto!-k lehiaketara aurkeztuko diren gilden katalogoa.