Lehen Hezkuntzako haurrentzat altxorraren bila jolasa antolatu dute Gurutze Gorriko gazteek

Lehen Hezkuntzako haurrentzat altxorraren bila jolasa antolatu dute Gurutze Gorriko gazteek
2022/05/06 17:07
eta kitto!
Eibar-Ermuko Gazteen Gurutze Gorriak haurrentzako jolasak antolatu ditu zapatu goizerako Torrekuan (anbulatorio zaharrean), 11:00etatik 13:00etara, aisialdia eta denbora librea izeneko proiektuaren barruan. LH1, LH2 eta LH- 3ko haurrentzat izango da ekintza, dohainik, eta adin tarte horretan dauden haur guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Biharko saioan altxorraren bila jolasa egingo dute, Eibarko kaleetan zehar. Gazteen Gurutze Gorriko boluntarioek ekintza horrekin hasiko dute proiektua Eibarren eta, kurtsoa amaitu aurretik, beste adin tarte batzuentzat beste ekintza batzuk egiteko asmoa daukate.